Saltatu eta joan eduki nagusira

2025/26an zehar egindako hainbat irteera

💫 ELORDI  



1. HIRUHILEKOAN landutako ikasegoeraren barruan URAREN ZIKLOA eta URArekin zerikusia duten prozesuak landu genituen. Beraz, auzoaren ondoan ura tratatzeko dagoen plantaren bisita ezinbestekoa egiten zaigu. HORRAT argazkitxoak!


PARKEZ PARKE 

1. HH-n ere, IRUN ikasegoeraren barruko lanketa bat Irungo auzoak, planoa, zerbitzuak, etab. ezagutzea. Horien artean Irunen ditugun hainbat parke ezaguttzea eta bizitzea. Hemen dituzue egun polit horren kontaketa egiten duten argazkiak. Zeinen ederki oinez joatea batetik bestera.


👏PING-PONG 

Ikasturte honetan izugarrizko aukera izan dugu. GH-ko saioetan hainbat kirol lantzen dituzte ikasleek. Ba ikasturte honetan PING-PONG taldeko egoitzan tailer moduko bat egitea proposatzu ziguten. Aukera aprobetxatu eta bertako irakasleekin ikaragarri ondo ikasi genuen pinponean. Pala nola hartu behar genuen sikiera ikasi genuen!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

 Materia gaia lantzen egon gara; esperimentuak eta aurkezpenak egin ditugu eta primeran pasa dugu.  Hona hemen prozesuaren argazkiak.

IDAZLEAK ESKOLAN LH4

Eskolan denbola luzez BIKINI liburu zoragarria lantzen egon eta gero, bere idazlea Garazi Kamio etorri zaigu bisitan eskolara. Gauza pilo bat ikasi ditugu berarekin, galderak egin dizkiogu eta berak ere liburuaren irudiak nola egiten direnaren prozesua erakutsi digu.  Guk liburuaren gainean egindako lana erakutsi diogu eta 2. partea egitea proposatu diogu, asko gustatu baitzaigu.  Animatzen zaituztegu liburua irakurtzera! Hemen argazki gehiago ikusgai. 

ARANTZAKO ATERPETXEA

  Kaixo lagunak! Gure azken abenturan, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak Arantza herrian egon gara. Txoko desberdinak bixitatu ditugu, bertako jendearekin hizketan aritu gara eta San Juan Xar ezagutu dugu. Eguraldia lagun izan dugu eta janari goxo goxoaz disfrutatu dugu. Hemen uzten dizuegu gure egonaldiaren laburpen bideoa.  Egin klik eta gozatu! Laster arte!