Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

LH4ko ikasleak Astizko kobazuloak arakatzen!

  Egun berezia eta abenturaz betea bizi izan dute LH4. mailako ikasleek Astitzera egindako irteeran. Lurrazaleko zein lurpeko sekretuak bertatatik ezagutzeko aukera paregabea izan dute! Eguneko une aipagarrienak Lurrazpiko esploratzaileak: Mendukiloko kobazuloetan murgildu gara gidarien eskutik, eta estalaktita zein estagmiten sorrera bertatik bertara ikusi ahal izan dugu. Giro bikaina natura erdian: Bisitaren ondoren, inguruko paisaiaz, jolas ezberdinez eta taldeko bazkariaz gozatzeko tartea hartu dugu. Gau zoragarria aterpetxean: Gaurko gaua Astizko aterpetxean egingo dugu guztiok batera, eta gauean... disko festa ahaztezina izango dugu! "Esperientzia ahaztezina izaten ari da guztiontzat, zientzia, natura eta elkarbizitza eskuz esku!" Ikusi argazkiak hemen!  
Azkenaldiko argitalpenak

ZINEMALDIA: MIGRAZIOA, bidai ahatezina (irailak 22)

  TXANGOKO ARGAZKIAK Azken ikasturte hasieratan bezala, ZINEMALDIA -rekin hitzordua izan dugu. Irailaren 22an, 2.ZIKLO -ko ikasle eta irakasleak " MIGRAZIOA, bidai ahatezina " filma ikustera hurbildu ginen Donostiara. Lehenengo aldiz egun pasako formatuan egin genuen.  Beraz, oinez Easo plazaren ondoko parke batera hurbildu ginen,,  pelikula ikusi ondoren noski, eta bertan bazkaldu eta jolastu genuen.  Joan etorria topoz bikain egin genuen.

EKOETXEA, TXINGUDI-Plaiaundi

Kaixo berriz lagunak!!! Aste honetan beste ekintza berezi bat egin dugu. Animali eta Ekosistemaren ikasegoera lantzen aritu gara aurreko asteetan. Ariketa ezberdinak egin ditugu eta ikasitakoa borobiltzeko bi ataza aurreikusi dugu. Alde batetik Ekoetxearen bisita , non ekosistema bat aztertu dugu (padura) eta elika kateak zer diren ikusi eta eraiki. Eta bestetik, talde txikietan ekosistemak sortzea , eskulan gisa ari gara sortzen. Berez formato digitalean ikusteko aukera izango dugu, edota ikasturte bukaerako erakusketan. Ea nola ateratzen diren gure ekosistemak, BIKAIN SEGURU!!! EKOETXEA-TXINGUDI

2025/26an zehar egindako hainbat irteera

💫   ELORDI    1. HIRUHILEKOAN landutako ikasegoeraren barruan URAREN ZIKLOA eta URArekin zerikusia duten prozesuak landu genituen. Beraz, auzoaren ondoan ura tratatzeko dagoen plantaren bisita ezinbestekoa egiten zaigu. HORRAT argazkitxoak! ☝ PARKEZ PARKE   1. HH-n ere, IRUN ikasegoeraren barruko lanketa bat Irungo auzoak, planoa, zerbitzuak, etab. ezagutzea. Horien artean Irunen ditugun hainbat parke ezaguttzea eta bizitzea. Hemen dituzue egun polit horren kontaketa egiten duten argazkiak. Zeinen ederki oinez joatea batetik bestera. 👏 PING-PONG   Ikasturte honetan izugarrizko aukera izan dugu. GH-ko saioetan hainbat kirol lantzen dituzte ikasleek. Ba ikasturte honetan PING-PONG taldeko egoitzan tailer moduko bat egitea proposatzu ziguten. Aukera aprobetxatu eta bertako irakasleekin ikaragarri ondo ikasi genuen pinponean. Pala nola hartu behar genuen sikiera ikasi genuen!

IZOTZ PISTA, 2025eko abendua.

IZOTZ PISTA, IRUN   😭 Ahal den neurrian, Irungo udaletxeak aukera eskeintzen digulako, Irungo zentruan jartzen duten izotz pistan ibiltzen gara. Goiz batzuetan 2. zikloko ikasleek aukera dute izotzaren gainean aritzea zer den esperimentatzeko.  Aurten ere aukera probextu dugu.

ARANTZAKO EGONALDIA, 3. mailakoak

3. MAILA ARANTZAN Ikasturtero gisa Elatzeta eskolako 3.mailak ARANTZAko aterpean bi eguneko egonaldia izaten du. 2025/26 ikasturtean, noski, bisita egin diegu aranaztarrei. Ikasturte honetan ordea, bertako herritarra den tutorea ezin izan du gurekin etorri ... ANA irakaslea bai. Gogoratu Anuski eta zeinen ondo pasa genuen Arantzan elkarrekin. Hori bai, datozen urteetan ezin izan zenutenak etorri ... ikasleak esan nahi dugu ... begiratu argazkiak eta animatu zaitezte eskolako laguntxoekin hainbat ekintza ezberdin egitera.  Disfrutatu argazkiak ... agian bideoren bat ere bada ... probatu aber. 🙋 3.maila ARANTZA
 Materia gaia lantzen egon gara; esperimentuak eta aurkezpenak egin ditugu eta primeran pasa dugu.  Hona hemen prozesuaren argazkiak.